Arkitektura tradizionala mantendu duten herri hauen adierazgarririk onena baserria da, inguruko harri eta egurrez egindakoak eta paisaia paregabean kokatuta. Herri bakoitzak, hala ere, bere esentzia eta nortasuna mantentzen jakin du:
Arribe, erdi aroko kutsua duen herria. Araxes ibaiaren bi aldeak lotzen dituen zubia eta San Migel elizako dorrearen oinean dagoen puntadun arkua dira elementu esanguratsuenak.
Intza, sakabanatutako herria. Baserriak sakabanatuta daude, herri-gunerik sortu gabe. 1715. urtean harri eta lurrezko luiziak herria suntsitu zuen, jendea bizi zen 38 etxe, eliza, udaletxea, errota eta beste instalazio eta zerbitzu batzuk azpian geratuz. Zonalde hori orain arte eraiki gabe mantendu da.
Gaintza, Malloetara bidean. Nobleen tituluen armarriak dituzten antzinako baserriak eta guztiz eraberritu diren etxeak goranzko bide batean kokaten dira. Bide hau malloaren desnibel zorrotzetarantz doa, Balerdi edo tontorrik garaiena duen Hirumugarrietara (1.431 m.) iritsi arte, non saien kolonia garrantzitsua ikus daitekeen.
Uztegi, filmeko eszenatokia. Bailaran ohikoak ziren gaixotasunak sendatzeko naturaren indarra erabiltzeko jakinduria zuten emakumeen bilkurak. Bizilagun asko espetxeratu zituzten sorginkeria egotzita eta horietako batzuk kartzelan hil ziren, Akelarre filma uztegin grabatu zen.
Azkarate, Balerdiren itzalpean. Azkarate, Balerdiren itzalpean. Balerditik gertuen dagoen herria da eta bertara igotzeko abiapuntuetako bat izaten da. Aralarko tontorrik altuena ez den arren, esanguratsuena dela esan daiteke, agian bere soslai nahastezina dela eta.
Atallu, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga. Oraindik zutik diraute merkantzien muga-zerga kobratzeko eta bidesariak jasotzeko erabiltzen zren eraikinak. Ariel aduana, 1949ra arte Ilarratzu etxean zegoen (Atallun) eta ondoren, Katetxea etxera aldatu zen, herri irteeran dagoen eraikinera.
Betelu, urari lotutako herria. Ur mineral sendagarria daramaten iturri termalek garai bateko Bainuetxe ezaguna hornitzen zuten, gaur egun, ur fabrika dagoen tokian kokatzen zen Bainuetxea. Ur termalen garbitokia, iturriak eta antzinako burdinolaren aztarnak bisitatu daitezke.