Gure bailaran garraio publikoa urria da eta zenbait herritar bailaratik ateratzeko edo bertara itzultzeko zailtasunekin ibiltzen da, familiako kideen ibilgailuen menpe.
Aldi berean egunero —lan kontuengatik batez ere— gidaria bakarrik daramaten ibilgailu asko atera eta sartzen da bailaran. Mugikortasun beharrak dituztenentzako leku libre asko alferrik galtzen da.
Horri irtenbide bat eman nahian Whatsapp talde bat jarri du abian araiztar herritar talde batek froga moduan. Whatsapp talde horretako kideek bere ibilgailua hartu aurretik lekua libre dutela eta doazen kokapena adieraziko dute. Era berean, mugitzeko beharra duten kideek eskatu ahal izango dute noiz eta nora joan nahi duten.
Ekimenak bailarako belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotzen ere lagunduko du.
gArai(t)z whatsapp taldean sartzeko esteka: labur.eus/garaitz