Araitz-Beteluko «Tximuutxe» Emakume Taldeak, bi herrietako udalen babesarekin eta Irurtzungo Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearen laguntzarekin antolatuta, datorren ekainaren 9an arratsaldeko 19:30ean, Lorena Arangoa Irurtzungo antzezlearen «Terapia» bakarrizketa izango da Beteluko Elkartean.
Hitzik gabeko clown bakarrizketa bat da baina hala ere hunkipenaz blaitutakoa. Emozioetan harrapatuta dagoen emakume baten istorioa kontatzeko: “Bakarrik bizitzeko gai ez denez, bizitzak bere bakardadeari aurre eginarazten dio”.