Pasa den uztailaren 22an, larunbata, Araizko Zaporeak taldeak antolatuta Araizko Kablearen Eguna ospatu zen Gaintzan. Lehen aurkezpen bat Gaintzako plazan egin ondoren musikariz lagundurik Zezelainera abiatu ziren bertaratuak. Han azalpenak eman zituzten, garai batean malloko belarrak nola moztu eta bailaran behera nola botatzen zituzten burusitan, baita komunikatzeko erabiltzen zituzten teknikak ere.
Bukatzeko herrira itzuli ziren, eliz atarian malloko kablearen informazio puntua, liburuak, taberna eta musika zituzten zain.
Nafarroako hainbat komunikabideetan eta sareetan ere oihartzuna izan du: