Mendialdeko Eskualdean uste dugu, etorkizunera begira, gure herrietan erabiltzen dugun energiaren jatorriak ahalik eta gertukoena izan behar duela. Horretarako irtenbidea izan daiteke berokuntza-sistemen erregai fosilak (gasolioa, gas naturala…) gure inguruneak eskaintzen dizkigun biomasarengatik ordezkatzea eta, aldi berean, bertako ekonomia sustatzen duten proiektuak bultzatzea.
Hori dela eta Mendialdeko Eskualdeko udaletatik Goiener kooperatibari eskatu diogu azterketa bat egitea ordezkapen hori ebaluatu dezan.
Araizko Udaletik ondorengo galdetegia betetzera gonbidatzen zaitugu, herrian dagoen eskaria neurtu eta azterketan lortzen diren emaitzak ahalik eta zehatzenak izan daitezen herritar guztion laguntzarekin.
Galdetegia bete daiteke udalean jasotako paperean, esteka honetan deskargatu eta inprimatuta edo bestela zuzenean internetez, beheko botoi honetan sakatuta:
Zein datu behar dut galdetegia betetzeko?
- Zure datu pertsonalez gain, etxearen neurria edo bere azalera metro karratuetan.
- Baina batez ere etxea berotzeko gasoila, egurra (biomasa) edo beste sistemaren bat erabiltzen duzuen.
- Etxea berotzen zenbateko gastua izaten duzuen urtean, gutxi gorabehera.
- Egunean zehar zenbat ordutan pizten duzuen etxea berotzeko sistema hori eta zein hilabetetan.