Araitz-Beteluko «Tximuutxe» bilgune feministak, bi herrietako udalen babesarekin eta Irurtzungo Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearen laguntzarekin antolatuta, datorren azaroaren 24an arratsaldeko 19:00etan, Ahoztar Zelaieta Zamakonaren «Residencias SA: El negocio de los cuidados en Euskal Herria» liburuaren aurkezpena izango da Araizko Udalean.
Hitzaldiri solasaldi batek jarraituko dio. Bertan jorratuko den gaia izango da zahar etxeen pribatizazioak nola eragiten dien langileen lan baldintzei eda adinekoen zaintza kalitateari. Parte hartzaileak LAB sindikatuko Maite Olano Alberdi eta Amavir Beteluko langileak Leire Arzuaga Zubeldia eta Rosi Gaztelumendi Indabere.