Teknoadineko, Zakan Sozial gizarte ekimeneko kooperatibak garatu duen proiektua da, gure bailaran bizi diren adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko ere balio lezakeena. Modu berritzailean konbinatzen ditu esku-hartze soziala eta adineko pertsonen arriskua ebaluatzeko teknologia adimendun bat.
Bere jarduera, 65 urtetik gorako gizarte-hauskortasun egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, konkretuki, nahi ez den bakardadeak bere ongizatean eragiten dielako, autonomia mugatu eta mendetasun-arriskua areagotuz.
Datorren otsailaren 8an, arratsaldeko 5:00etan Araizko udaletxean aurkeztuko da eta herritar guztiak gonbidatuak zaudete aurkezpenera.