Udalak bidaltzen dituen jakinarazpenak jaso nahi?
Araizko Udalak komunikazio modu arin eta azkarra eskaintzen dizue herritarrei Araizko Udala eta udalerriarekin zerikusia duten albistea eta jakinarazpenak zuen mugikorretan jasotzeko: udalaren oharrak, hitzaldiak, ikastaroak, ekitaldi kulturalak, festetako programak…
Nola hasi mezuak jasotzen?
Bi aukera dituzu, Telegram bidez edo Whatsapp bidez.
1.— Telegram bidez:
Jarraitu esteka hau edo bilatu “araitzinfo” kanala Telegram bilatzailean. Ondoren sakatu «Elkartu kanalera» (Unirme al canal edo Join channel) aukera.
Telegram euskaraz ez badaukazu esteka honetatik euskaratu dezakezu.
2.— Whatsapp bidez:
- Zure mugikorrean kontaktu berri bat sortu 674 363 920 zenbakiarekin, Araitz Info izena jarri diezaiokezu.
- Whatsapp bidez mezu bat bidali kontaktu horretara, zure izen-abizenak adieraziz eta udalaren jakinarazpenak jaso nahi dituzula eskatuz.
Zure kontaktua whatsapp hedapen-kanalera gehituko dugu eta ondoren informazioa jasotzen hasiko zara.
Kontuan izan: Hau ez da Whatsapp talde arrunt bat, hau Whatsapp hedapen kanal bat da, norabide bakarrekoa eta bere bidez Araizko Udalak bizilagunei udalarekin zerikusia duten jakinarazpenak bidaltzen dizkizu.
Kontu honetara zerbait idazten baduzu ez duzu erantzunik jasoko. Udalarekin harremanetan jarri nahi baduzu erabili ohiko bideak:
- zatoz udalera,
- deitu 948 51 30 87 telefono zenbakira,
- edo idatzi mezu bat udala@araitz.eus helbidera.
Hedapen-talde honetatik baja eman nahi baduzu, orduan bai, bidali mezu bat whatsapp kontaktu honetara baja eskatuz.