-
Ibilgailuen gaineko zerga 2025
Datorren 2025eko martxoaren 14ean, 2025. urteko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bakoitzaren kontuan zordunduko da. Ordainagiria helbideratu gabekoa baldin baduzue, aipatutako data baino lehen ordaindu beharko duzue. Zerrendak Udaletxeko Idazkaritzan daude ikusgai. Jakinarazten da orok jakin dezan. Egoitza elektronikoan, 2025eko ibilgailuen gaineko zergaren jatorrizko bandoa.
-
2025 urteko karga-tasak
Araizko Udalak, 2024ko azaroaren 25ean egin bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik: 1. 2025. urteko karga-tasak. 1.1. Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,25. 1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %3,5. 1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea; 1,13. 1.4.…
-
2024ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga
Honen bitartez, Araizko zergadunei jakinarazten zaie, 2024. JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA ordaintzeko epea abenduaren 30a arte izango dela. Ordainketa helbideratuta baldin baduzue, epe horretan Bankutik kobratuko zaizue. Araitzen, 2024ko azaroaren 29an. Egoitza elektronikoan, 2024ko JEZren jatorrizko bandoa.
-
Kaleen izenak euskaratzea. Jendaurrean jartzea
Araizko Udalak, 2024ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Araizko udalerriko kaleen izenak euskaratzeko espedientea jendaurrean jartzea. Honela bada, jendaurreko informaziorako hogei egun balioduneko epea irekitzen da, edozein pertsona fisiko edo juridikok espedientea azter dezan eta egoki iritzitako alegazio, iradokizun edo erreklamazioak egin ditzan. Espedientea interesdunen eskura egonen da Araizko udaletxean eta udal honen…
-
2024ko kontribuzioak
Honen bitartez, Araizko zergadunei jakinarazten zaie, 2024ko KONTRIBUZIOAK 2024k azaroaren 30ean bukatuko dela. Katastroko ondasunen zerrenda eduki nahi izanez gero, udaletxan dago eskuragai. Ordainketa helbideratua balego, epe horretan bankutik kobratuko da. Araitzen, 2024ko urriaren 30ean. Egoitza elektronikoan, 2024ko kontribuzioen jatorrizko bandoa.
-
Araizko Zaporeak ferian parte hartzeko deialdia
Araizko Zaporeak eta Araizko Udala hemen gara bueltan berriro bailarako feriaren edizio berri batekin, eta antolatzen dugun zortzigarrena izango da. Harrapazan/k! Urriaren 27an, hileko azken igandean, Arribeko plazan (egun euritsua balitz frontoiean) egingo dugun baserritar eta ekoizle ferian parte-hartzeko gonbidapena dakarkizuegu. Bailaran bertan ditugun produktu osasungarriak, lurrarekin eta animaliekin errespetuan ekoitziak, baserri eta etxeetatik plazara…
-
Palestinaren aldeko adierazpen instituzionala
2024ko otsailaren 26an Araizko Udaleko alkateak, honako adierazpen instituzional hau aurkeztu zuen eta bilkuran dauden guztien adostasunarekin onartu zen:
-
«Helpbidea» plakak, etxe sakabanatuak lokalizatzeko
Gutun honen bidez, gure herrietako baserriak izendatzeko eta kokatzeko, Araizko Udalak abiatu duen egitasmo baten berri eman nahi dizugu; HELPBIDEA izena du, eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean garatu dugu. Helpbidea herri guneetatik kanpo dauden baserriak lokalizatzeko sistema bat da batez ere, baina baita herriguneetan daudenak ere. Baserriari zenbaki jakin bat ematen zaio denboran zehar aldatuko ez…